Mugarik Gabe - Migrations et Solidarités festibalaren handinahikeria hauxe da : publiko zabala biltzea, hemen eta hemendik kanpo, migrazioen eta elkartasunen gaien inguruan antolatua dena jakinarazteko : harrera, aterbetzea, exilioan den jendea laguntzea. Baina, baita ere, Europako eta Frantziako migrazio politiketaz sensibilizatzea eta hauek salatzea.
Etorkinekin Diakitek (www.etorkinekin-diakite.eus) antolatzen du Mugarik Gabe - Migrations et Solidarités festibala. Iparraldean migrazioan den jendea laguntzen duten tokiko 12 elkartek osatzen dute Etorkinekin Diakite.
Festibaleko ekitaldi batzuk kide diren elkarteekin batera edo tokiko nahiz kanpoko partaide batzurekin antolatuak dira.